XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Arretaz segitutako prozesuaLuis Morenoren eta Raquel Garciaren estradizioen inguruan Estatu Kontseiluko auditoreak hartu duen jarreraren inguruan antzerako irakurketa egin zuten atzo Belgikako egunkari nagusiek.
Kontseiluak ez dituela ez delitu larrien egiletzat, ez terroristatzat jo ondorioztatu dute gaiari arreta handirik eskaini ez dioten egunkari frankofonoek.
Berriemale berezia
Pantxike Agirre /
Herenegun Luis Morenoren eta Raquel Garciaren estradizioa bertan behera geratzeko eskatu zuen Estatu Kontseiluko auditoreak, ez duelako uste Justizia ministroak hartutako erabakiak oinarri juridikorik duenik.
Barruan, Luis Morenoren eta Raquel Garciaren estradizio prozesuak lau urte daramatzala zabalik gogoratu zuen titularrean.
ETAko kideei babesa emateaz akusatutako bi gazteen kasuak
1992an Guardia Zibilak
Notiziaren lagungarri gisa, Luis Morenoren amak eta lagun batek Estatu Kontseiluko egoitza utzi zuteneko argazkia jaso zuen.
Ondoan Luis Morenoren eta Raquel Garciaren argazkiak atera zituen, eta barruan estradizio itunen inguruko komentario zabala jaso zuen.
Egungo gobernuen arteko estradizio itunak
Gainera, herrialde bakoitza
Luis Morenoren eta Raquel Garciaren estradizioaren inguruan Estatu Kontseiluko presidenteak emango du hurrengo egunotan bere ebazpena.
Auditorearen jarrera berretsi egin izaten du presidenteak; hala zioten atzo prentsak eta bi errefuxiatuen defentsak.
Dena den, bestelako iritzia ager dezake eta aukera hori ez dela baztertu behar zioen Marlene Van Louwe abokatuak.
Gainera, Belgikako Justizia ministroak ez du erabakia aintzat hartzeko betebeharra, eta estradizioak gauzatzeko agindua eman dezake.
Hori dela eta, Strasburgeko Auzitegira jo zuen defentsak azken erabakia hartzen ez den bitartean estradizioak eten nahian.
Estatu Kontseiluak bere ebazpena ematen ez duen bitartean ez duela auzian parte hartuko erantzun du Strasburgeko Auzitegiak.